viernes, 29 de noviembre de 2013




                                       

                      ATEZ ATEKO BILAKETA


            Atez ateko sistema funtzionala da, XXI mendeko sistema ahal da? Pertsona batzuek idei sendoak dauzkate gai honi buruz. Baina gehienek, al dakite zertan datzan? Sistema honen bitartez ohiko edukiontziei agur esan beharko geniozke. Edukiontzien ostean zintzilikario edo poste batzuk edukiko genituzke, hor gure zaborra usteko. Baina, zergatik aldaketa hau? Hain ona da sistema hau? Zer gertatuko litzateke Euskadi edo Espainia osoan ezarriko balitz sistema hau?
         Atez ateko sistemaren aurkako Plataformak, auzokideen kexak, iritziak biltzen ari dira Donostiako alkateari erakusteko. 2.300 firma lortu dute ere sistema honen kontra. Bizilagun askok esan duten bezala, beren iritzia ez dute kontuan hartu, bakarrik Donostiako Udaletik datorren inposaketa dela.
         Sistema hau zikina dela kexatu dira zenbait auzokide. Sistema hau dauden auzoetan arratoiak agertu dira, ondorioz animalia hauek zaborreko poltsak zulatzen dituzte, horrela kaleak zikin-zikinak geratzen dira. Osasuneko ikuskatzaile askok aztertu dute auzo hauek, beraien informeek aitortu duten bezala, hurrengo hamarkadan, sistema hau, osasunerako arazoak ekarri ahal dituztela.
         Beste kexa bat da, ez dutela lekurik zabor poltsak guztiak uzteko. Bizilagun bakoitzak bakarrik bi poltsa jartzeko lekua dauka. Ezin dituztela zaborra sailkatu, horrela ez dago birziklapenperik, gainera bakarrik etortzen dira gauean zaborra hartzera.
         Gauza txarretan beti alde positiboa dago. Sistema hau ondo erabiltzen bada %90 zaborra birziklatu genezakeen, baina oraindik %25 birziklatzen da sistemarekin. Ohiko edukiontzien bidez %57 birziklatzen da, bikoitza baino gehiago.
         Nire ustez sistema hau ez da ezarri behar, ez da funtzionala, kexa asko agertu dira, zikina da, osasunerako kaltegarria da, gure hiriak ez daude prest sistema hau jasotzeko, ez dela hain ona edukiontzien bitartez birziklatzea … Hurrengo asteetan ere edukiontzi berri bat jarriko dute gure hirietan, organikoa, horrela birziklapena hobeagoa izango da.