Emen nire bloga daukazue San Viator ikastetxekoak ikusteko eta gure euskarako lanak ikusteko.
viernes, 13 de diciembre de 2013
viernes, 29 de noviembre de 2013
ATEZ ATEKO BILAKETA
Atez ateko sistema funtzionala da, XXI
mendeko sistema ahal da? Pertsona batzuek idei sendoak dauzkate gai honi buruz.
Baina gehienek, al dakite zertan datzan? Sistema honen bitartez ohiko
edukiontziei agur esan beharko geniozke. Edukiontzien ostean zintzilikario edo
poste batzuk edukiko genituzke, hor gure zaborra usteko. Baina, zergatik
aldaketa hau? Hain ona da sistema hau? Zer gertatuko litzateke Euskadi edo
Espainia osoan ezarriko balitz sistema hau?
Atez ateko sistemaren aurkako Plataformak, auzokideen kexak,
iritziak biltzen ari dira Donostiako alkateari erakusteko. 2.300 firma lortu
dute ere sistema honen kontra. Bizilagun askok esan duten bezala, beren iritzia
ez dute kontuan hartu, bakarrik Donostiako Udaletik datorren inposaketa dela.
Sistema hau zikina dela kexatu dira zenbait auzokide.
Sistema hau dauden auzoetan arratoiak agertu dira, ondorioz animalia hauek
zaborreko poltsak zulatzen dituzte, horrela kaleak zikin-zikinak geratzen dira.
Osasuneko ikuskatzaile askok aztertu dute auzo hauek, beraien informeek aitortu
duten bezala, hurrengo hamarkadan, sistema hau, osasunerako arazoak ekarri ahal
dituztela.
Beste kexa bat da, ez dutela lekurik zabor poltsak guztiak
uzteko. Bizilagun bakoitzak bakarrik bi poltsa jartzeko lekua dauka. Ezin
dituztela zaborra sailkatu, horrela ez dago birziklapenperik, gainera bakarrik
etortzen dira gauean zaborra hartzera.
Gauza txarretan beti alde positiboa dago. Sistema hau ondo
erabiltzen bada %90 zaborra birziklatu genezakeen, baina oraindik %25
birziklatzen da sistemarekin. Ohiko edukiontzien bidez %57 birziklatzen da,
bikoitza baino gehiago.
Nire ustez sistema hau ez da ezarri behar, ez da
funtzionala, kexa asko agertu dira, zikina da, osasunerako kaltegarria da, gure
hiriak ez daude prest sistema hau jasotzeko, ez dela hain ona edukiontzien
bitartez birziklatzea … Hurrengo asteetan ere edukiontzi berri bat jarriko dute
gure hirietan, organikoa, horrela birziklapena hobeagoa izango da.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)

